THE SPARTEENS

THE-SPARTEENS1-300x220Baby-boomer belaunaldi oso batek ahaztu ez dituen arren, gutxi dira gaur egun berauek ezagutzen dituzten “teenager”ak. Eta nahiz eta haien atzean utzi izan duten ekarpen musikala handia izan, gutxik ezagutu ahal izango lukete azken 30 urte hauetan beste talde ezberdinek (talde grunge, hip hopero, heavy metal edo punkek) interpretatu izan dituzten abesti andana hau. Zerua 50 urtean behin bakarrik zeharkatzen duen kometa bat bezalaxe, Twistaren urteak argitzen jakin izan zuen laukotea berriz ere itzuli da, oraingoan Sllipepery Twist Orchestraz lagundurik, pertsonaia ezagunez eta berriez osaturiko korda eta haize sekzio batekin. Maribel de Iriarte (ahotsa), Douglass Nightingale (gitarra), Sardock Klein (bateria) eta Paul Lux (baxua) taldekideek eskenatokietara berriz igotzea erabaki dute haien arrakastarik handienak interpretatzeko: God Save the Queen, Jo ta Ke, Zoom zoom zang, Txus, eta abar. Letra biribilak melodia berri eta aberatsekin. Abesti hauek maiz interpretatu izan dituzte Euskal Herriko taldeek zein kanpokoek, talde hauek, aldi berean, Yeye musikako izarrei zor zieten guztia, zoritxarrez, oso azkar ahaztu izan zutelarik.. Componentes: Douglas Nightingale kitarra Maribel De Iriarte ahotsa Paul Lux baxua Sardock Klein baterijolea. Contrataci√≥n: IPAR EUSKALERRIA : Zubikoa:+33 559 480 336 HEGO EUSKALERRIA : GOR Kontratzioa 0034948151815-0034948151842. Contacto: www.thesparteens.com