LENDAKARIS MUERTOS

Lehendakaris

Lehendakaris hasiak ziren hizpide ematen jendeari beren maketa ausartarekin, ederki asmatutako leloekin, “Gafas de pasta (con las de Ruper basta)” edota “El problema vasco”, besteak beste. Ironia fina dute banderatzat. Punk-rockeko rebelazioa dira 2005ean. Beren lehen CDa eta bertan bildutako hogeita lau pilulak askoren deigarri izan dira. Aitor, Asier, Txema eta Potxetek ez dute inor utziko epel. Urte eskasean beren burua ezagutzera eman dute eta kontzertu jendetsuenetara iritsi dira (Baiturock.Tintorock).

Partaideak: Aitor: ahotsa – Asier: gitarra, koroak –  Jokin:gitarra apala, koroak – Potxeta: bateria.