LOS GANGLIOS: La guapa y los ninjas
5,00 €
Deskribapena
“Cataclismo electoral” lehen Cda banatu ostean eta hausnarketa zenbaiten ondoren, errekara salto egitea erabaki genuen eta LOS GANGLIOSen arrakastak biltzea, horrela deitzera ez gara ausartzen, nahiz eta benetako arrakastak izan. Azkenik “La guapa y los ninjas” deitzea erabaki dute. Elkarrekin pasatu dituzten zortzi urte hauek hiperaktiboak eta emankorrak izan dira. Nik haien abestien katalogoa ordenatzen ari nintzen bitartean, haiek kantu berri eta hobeak bidaltzen jarraiten zuten… eta ez bakarrik musika, baita bideoak ere! Izan ere, LOS GANGLIOS taldea ez zen bideorik gabe ulertuko … Martxoaren amaierara arte itxaron eta haien inguruan dena jakingo duzue… Zizka-mizka moduan “Hay” izeneko hau bidaltzen dizuegu (negu honetan grabatutakoa), taldearen prismetako bat bakarrik erakusten duena. “Hay” abesti biribilak The Specials bezalako taldeek eraman gintuzten giro eta teklatu haietara garamatza berriro. Montijotik (Badajoz) eta Goteborgetik (Suedia), Jaun-Andereak, LOS GANGLIOS!!!