GAUR EZ: II
8,00 €
Entzun eta erosi hemen ...
Deskribapena
Datorren abenduaren 6an talde nafarra bere bigarren diskoa aurkezten egonen da Durangoko Azokan. GOR DISKETXEKO erakusmahaian CD kopuru mugatua egonen da salgai eta horretaz gain haien kantak iTunes eta Spotifyn egonen dira entzungai. [Gaur Ez] taldea Alfredo, Idoia, Julen, Xabier eta Amaiak osatzen dute. Amaia abeslaria batu zaigu taldea indarberrituz eta publikoa berriro ere dantzan jartzeko asmoz.
KORAPILOA da atera berri duten aurkezpen singlea bideoklip baten bidez. Bideoklipa Xabier Unanua taldekideak zuzendu eta errealizatu du.
http://GAUR EZ: Korapiloa ( Bideoklipa)
Orain dela bost urte kaleratu zuten lehen lana, euskal rock eszenan indarrez agertu zirelarik. Orain bigarren bolumen honekin datoz: „II“. Irurtzun eta Iruñetik datorren taldeak abeslari berriaren eskutik eginen du itzulera, Amaia.