Loading...

Gabeko Kalapitxixak

9,00 

Entzun eta erosi hemen ...

Deskribapena

13 abesti berri bildu dituzte bertan eta, gainera, taldekideek aurretik zeukaten TU-K taldearen “Pornographiaz” abestiaren moldaketa ere bildu dute. 1985ekoa da abestia eta Kirmen Uribe idazleak 15 urterekin idatzitako hitzak ditu. Agian, idazle ondarrutarraren estraineko hitzak dira horiek. Gainera, Josu Eizagirreren bideoklipa eta film laburra, eta Josu Aranbarriren pintura erakusketa eta making off-a bilduko dituzte lan berrian. Abestien hitzak Josu Eizagirrerenak (1), Kirmen Uriberenak (3), Josu Aranbarrirenak (6) eta Txomin Uriberenak (4) dira. Hiru abestitan, bestalde, Pettik jarri du ahotsa. Mungiako Lamiña estudioetan grabatu zuen diskoa Jose Lastrak abuztua eta iraila artean. Disko berriaren lehen aurkezpena azaroaren 28an egingo dute Ondarroako Kafe Antzokian eta, ondoren, beste hainbat herri eta hiritara ere iritsiko da: Bilbo, Donostia, Durango, Azkoitia..