THE SPARTEENS: Bi Doberman Beltz
4,00 €
Entzun eta erosi hemen ...
Deskribapena
Hiru kantak eta bi bideo-klipak:
Bi doberman beltz (Negu Gorriak).Esana beharra dago audiobisual ekoizpenetan bere lehen pausuak eman zituela Maribelek, THE SPARTEENS taldeko abeslaria,, “Digging the Grave” edo “Eustakioren bertso batzuk” bezalako “scopitone” ( Bideo-klipa) bikainekin; eta horren ondotik kanta honi amaieratik hasita bizia ematea erabaki zuela; hau da, bere espresio bisualetik hasita.Hala ere, THE SPARTEENS taldekoek ezin izan zuten ganbaran,trastoen artean, berreskuratutako garaiko altxor bina gehitzearen tentazioari uko egin.Alde batetik ” Bagare” abestia aurkitzen dugu, Araban Euskaraz 62ko kanpainarako eskatu egin zitzaien konposizioa.Eta beste aldetik “Eustakioren bertso batzuk” a capella modura egindako doo-woop kantua; ondoko hau askoz tonu irmagoan eginikoa, erakusteko,nunbait, THE SPARTEENS taldeko kideek gai larri eta konplexuengan ardura bazutela,hainbat arrazoiengatik munduan zehar babesgabeko haurrak hiltzen ziren bitartean.