GOR Iruña-Iruñean (Nafarroa) duen diskoetxe independentea da, eta 1991. urtetik funtzionatzen du. 30 urte baino gehiagoko ibilbidea egin dute dagoeneko Euskal Herrian eta estatu osoan, euskaraz zein gaztelaniaz, rock eszena bultzatzen. Gurekin lan egiten duten musika taldeek rockaren baitan aurki daitezkeen estilo anitzak jorratzen dituzte, esaterako punka, ska, heavya, popa, rocka, dance, egungo metala…
Gure jarduera hainbat arlotan banatuta dago:
- Diskoetxea: Gor Diskak
- Management: Gor Kontratazioa
- Banaketak: Gor Banaketak
- Abestien editoriala: Jarauta EE.MM. Editoriala
Diskoetxea: Gor Diskak
Hauek dira gure katalogo diskografiko zabala osatzen duten bandak:
7 ESKALE, ADOS, ASGARTH, BEER MOSH, BERRI TXARRAK, BUITRAKER, CUERNO DE CHIVO, DANK, EKON, EXKIXU, FLITTER, THE FLYING REBOLLOS, HEMENDIK AT!, HIRURKO, HYSSOPUS, JOUSILOULI, JULIO KAGETA, KAOS ETILIKO, KEN 7, KING PUTREAK, KOJON PRIETO Y LOS HUAJOLOTES, KOMA, LA POLLA, LEIHOTIKAN, MAREA, MANOLO KABEZABOLO, M.C.D., LOS MOROCHOS, NUMIDIA, PARABELLUM, SKABECHE RIBER BAND, SKALARIAK, SU TA GAR, THE VIENTRE, TRIKITIXA KONTRAIRO, TXAPELPUNK, URTZ, LA VENGANZA DE LA ABUELA, ZEA MAYS.
Management: Gor Kontratazioa
GOR KONTRATAZIOA 2005. Urtean sortutako kontratazio zerbitzu bat da, GOR diskoetxeak bere taldeei zuzenduriko management lana egiten duena. Zerbitzu berri honen bitartez kontzertuen kudeaketa eta taldeen kontratazioaz arduratzen gara. Honela, gure taldeen diskoak kaleratzeaz gain, euren zuzeneko kontzertuak ahalbideratzen dugu. Modu honetan, taldeei arreta osoa eskaintzen diegu: 1991.geroztik lantzen dugun diskoen argitalpena, promozioa eta banakuntza eta kantuen edizioari, orain zuzenekoen kudeaketa gehitu ahal zaie.
Gure bitartez esklusiboki kontratatzen ahal diren taldeak honakoak dira:
- ADDAR
- BALERDI BALERDI
- NAHIAK NAHI
- ROLAN GARCES & BANDATZE
- LEIHOTIKAN
- LOS DEL RAYO
Hau da gurekin harremanetan jartzeko helbidea eta telefono zenbakia. Bertan, baldintzaz, dataz, prezioaz eta halakoaz mintza zaitezkete gurekin:
Manuel de Falla 2 – 31005 Iruñea (Nafarroa)
Tel: 948 151 815
Banaketak: GOR Banaketak
GOR diskoetxea 91an abiatu zenean, bere diskak Euskalerriko dendetara banatzen hasi zen. Aurrerago, 2002ko udaberrian, banaketa hori estatu espainoleko puntu guztietara hedatu zuen.
Zeuk ere baldin baduzu diska dendarik, edota montatzeko asmorik baldin baduzu, egizu kontaktua gurekin helbidean. Dendetako azken katalogoa bidaliko dizugu, dendetako prezioak dituena.
Abestien editoriala: Jarauta Ediciones Musicales
Jarauta EEMM editoriala orain hamabost urte sortu zen, gurea bezalako zigilu txikiek eta inguruko beste hainbatek grabatutako entzungaiak argitaletxe gisa erregistratu beharrak eraginda.
Jarauta EEMMn erregistratutako titulu gehienak GOR diskak etxean argitaratuak dira. GOR diskak etxean argitaratuak dira.
Promozio lana egiteko eta entitate gestorek bildutako eskubideak berreskuratzeko bere kantak erregistratu nahi dituen ororentzat zabalik dago editora hau.