G709Bai si yes

YOGURINHA BOROVA: Bai si yes

6,00 €10,00 €

Clear
Kodea: G709 Kategoria: ,

Produktuaren deskribapena

Bere lehen lana bere “saski-naski” modukoa zen ordenagailuan zituen abestietatik eginiko aukeraketa eta bilduma izan zen. Bigarren lan honetarako ikasi egin du eta ezagunak dituen musikari guztiei laguntza eskatu die. Azkarrenek laster eman dute baiezkoa eta konposatzaile asko batu izan dira proiektura: Iker Sádaba ( Hemedik At), Aitor de Olano (Korroskada), Fernando Carvalho, Los Ganglios, Oier Aldekoa, Putirecords, Algora eta beste asko. Gainera, diskoa Kiko Alcázarrek diseinatu du, Europako argazkilari zein diseinatzailerik onenetakoa.
Orduz geroztik, bere ospea areagotu da eta parte hartzen duen taldea, LAS FELLINI, askoz ere ezagunagoa da behin eta berriz emanaldiak eskaintzen dituen hiriburuetan. Eta asko bidaiatu egiten du, asteburu batean bai, bestean ez, Xixon, Donosti, Madril, Zaragoza, Bartzelona edota Palma bezalako hirietara. Beraz, oraingoan hark galdetu zidan, sartuko ote gara guztiak “Bai Si Yes” bigarren diskoaren aurkezpenean?
Bere lehen singlea, “Munduko alabak”, abesti borobila da. Eta bere lehen bideoa produzitzeko crowfunding kanpainiaz hitz egitera ez naiz ausartuko… badakigu nolakoa den. Bideoa? Aurki pantailetan..

Informazio gehiago

Euskarri

CD, MP3