azalatxikiweb

Begibakar

8,00 €12,00 €

Clear
Kodea: N/D Kategoria: , ,

Produktuaren deskribapena

 

 

BANDINIWEB

 

G-763-CD XABI BANDINI: “Begibakar”

Piztia eta gizakiaren arteko istorio batendako diskoa

XABI BANDINIri zenbait gauza pasatu izan zaizkio azken urte honetan, gainontzeko pertsonei bezala. Madrilen duen pisu txikitik abestiak idazten eta grabatzen hasi zen eta hauek bere blogean zintzilikatzen. Ideia bati forma ematen hasi zitzaion. Begibakarraren transmutazioari buruzko istorio bat kontatu nahi zuen, gizakia eta piztiaren artean dagoen izakia; pasioen, ahuldadeen eta iraunkortasunaren artean. Pixkanaka, diskoari izenburua emango dion Begibakar hura nor zen ulertzeko pasarteak jasoko dituen diskoa forma hartzen hasi zen.

Ahotsaren bitartez, konposizio soil eta orekatuz lagunduta datorren kontakizuna azalduko da. Eta ausartagoa denak autoreari lagun diezaioke bizitzaren balizko zentzuaren inguruko begirada sakonago batean murgiltzera.

Sare sozialetan bere lehen abestia, “Begibakarraren gela”, argitara eman ostean, orain, disko baten testuinguruan, bigarren kapitulua abiatu du,  “Begibakarraren bidaia”. Abesti honekin bideo klip bat ere grabatu du Borja Lezaunen zuzendaritzapean. BANDINIK bere osotasunean konposatu eta grabaturiko 10 abesti dira, euskaraz eta gaztelaniaz kantatuak, Lorentzo Records estudioetan Aitor Ariñorekin masterizatuak GOR diskoetxe independentearen eskutik.

Proposamen honek, bere txikitasun eta zinezkotasunetik, hazi eta Estatuko musika eszenan toki bat egitea lortu nahi du.

Informazio gehiago

Euskarri

CD, MP3