gorlogo

GOR Iruñean (Nafarroan) 1991. urtean sortutako diskoetxe independente bat da. Jada hogeitalau urte bete ditugu Euskal Herriko zein estatuko rock eszena bultzatzen, euskaraz zein gazteleraz abestuta. Gurekin lan egiten duten musika taldeek rockaren baitan aurki daitezkeen estilo anitzak jorratzen dituzte, esaterako punka, ska, heavya, popa, rocka, dance, egungo metala…

Diskoetxea: Gor Diskak
Management: Gor Kontratazioa
Banaketak: Gor Banaketak
Abestien editoriala: Jarauta EE.MM. Editoriala

 

Diskoetxea: Gor Diskak

Honakoak gure diskoen katalogo zabala osatzen duten taldeak:

7 ESKALE, ADOS, ASGARTH, BEER MOSH, BERRI TXARRAK, BUITRAKER, CUERNO DE CHIVO, DANK, EKON, EXKIXU, FLITTER, THE FLYING REBOLLOS, HEMENDIK AT!, HIRURKO, HYSSOPUS, JOUSILOULI, JULIO KAGETA, KAOS ETILIKO, KEN 7, KING PUTREAK, KOJON PRIETO Y LOS HUAJOLOTES, KOMA, LA POLLA, LEIHOTIKAN, MAREA, MANOLO KABEZABOLO, M.C.D., LOS MOROCHOS, NUMIDIA, PARABELLUM, SKABECHE RIBER BAND, SKALARIAK, SU TA GAR, THE VIENTRE, TRIKITIXA KONTRAIRO, TXAPELPUNK, URTZ, LA VENGANZA DE LA ABUELA, ZEA MAYS

 

MANAGEMENT: GOR KONTRATAZIOA

GOR KONTRATAZIOA 2005. Urtean sortutako kontratazio zerbitzu bat da, GOR diskoetxeak bere taldeei zuzenduriko management lana egiten duena. Zerbitzu berri honen bitartez kontzertuen kudeaketa eta taldeen kontratazioaz arduratzen gara. Honela, gure taldeen diskoak kaleratzeaz gain, euren zuzeneko kontzertuak ahalbideratzen dugu. Modu honetan, taldeei arreta osoa eskaintzen diegu: 1991.geroztik lantzen dugun diskoen argitalpena, promozioa eta banakuntza eta kantuen edizioari, orain zuzenekoen kudeaketa gehitu ahal zaie.

Gure bitartez esklusiboki kontratatzen ahal diren taldeak honakoak dira:

  • LOS CARNICEROS DEL NORTE
  • LEIHOTIKAN
  • LOS DEL RAYO
  • LOS GANGLIOS
  • THE ICER COMPANY
  • MEMO
  • ALTXATU
  • IZEBERG

Hau da gurekin harremanetan jartzeko helbidea eta telefono zenbakia. Bertan, baldintzaz, dataz, prezioaz eta halakoaz mintza zaitezkete gurekin:

GOR KONTRATAZIOA
Manuel de Falla 2; 31005, PAMPLONA-IRUÑEA (NA)
TFNOA: 948 151815
FAXA: 948 151842
gor_kontratazioa@yahoo.es

 

GOR BANAKETAK:
GOR diskoetxea 91an abiatu zenean, bere diskak Euskalerriko dendetara banatzen hasi zen. Aurrerago, 2002ko udaberrian, banaketa hori estatu espainoleko puntu guztietara hedatu zuen. Zeuk ere baldin baduzu diska dendarik, edota montatzeko asmorik baldin baduzu, egizu kontaktua gurekin gordiskak@yahoo.es helbidean. Dendetako azken katalogoa bidaliko dizugu, dendetako prezioak dituena.

Abestien editoriala : Jarauta Ediciones Musicales

Jarauta EEMM editoriala, orain hamabost urte sortu zen, gurea bezalako zigilu txikiek eta inguruko beste hainbatek grabatutako entzungaiak argitaletxe gisa erregistratu beharrak eraginda.

Jarauta EEMMn erregistratutako titulu gehienak GOR diskak etxean argitaratuak dira.

Promozio lana egiteko eta entitate gestorek bildutako eskubideak berreskuratzeko bere kantak erregistratu nahi dituen ororentzat zabalik dago editora hau.

Gurekin kontaktuan jartzeko idatz ezazu hona: jarautaediciones@gmail.com