G695sickforever

LOS CARNINCEROS DEL NORTE taldeak “Sick Forever” (Gor 2012) disko berria kaleratuko du, honakoan Mini CD euskarrian, sei abestiz osatuta, ouija sesio batean The Cramps taldeko Lux Interiorrekin kontaktatu ostean sortutakoa. Beti bezala, pelikulak zatikatzen jarraituko dute. Oraingoan aukeratutako amesgaiztoak honako hauek dira:Invisible Invaders, Blood Sucking Freaks, The She-creature, Creature from the black Lagoon eta Nekromantik, guztiak generorik deskiziatuena baina dibertigarrienetako ordezkariak; B Seriea, Z Seriea, baina, beste ezer baino lehen, “Cramps” Seriea. Disko hau harakinen omenaldia dugu rock & rollak emandako karranparik antarrenei eta itzelenei zuzendua. Honakoan harakintza zingirako hondotik azaleratuko da soinuak planeta guztian zehar barreiatzeko… Parisen, Londonen, Modenan, Hanburgon, Mexikon eta Los Angelesen sentituko dituzte haien labanak.
Neska-mutil maiteok, gogoan izan haien kontsigna… “Sick Forever”.