sf78azalatxiki

SANFERMINES 78 GOGOAN
40 AÑOS/40 URTE

(MUSIKA BITARTEZ GERMAN RODRIGUEZI OMENALDIA)

Joan den 2017ko udazkenean pertsona talde bati eta GOR diskoetxeko jendeari otu zitzaigun 1978ko sanferminetako gertaeren 40. urtemuga ospatzeko ekarpen bat egitea, alegia, kantu bilduma bat gure zigilu edo Sanfermines 78 Gogoan! ekimenarengandik hurbil dauden egile eta talde batzuek sorturikoa.

Asmo horri jarraikiz, zenbait talde eta bakarlari ari gara koordinatzen, beren musika eta testuekin, 1978ko uztaileko gertaeretatik berrogei urteko ibilbide luze honetan sentitu zena, sentitu dena eta orain gure baitan sentitzen ari garena irudikatuko baitute.
Bidenabar, eta hori da lan honetako helburuetako bat, zenbait belaunaldi elkarrekin lotuko ditugu: orduko musika munduko artistak oraingo musika artista gazteekin. Eta, orobat, German Rodriguezen figura eta 1978ko sanferminetako gertaeren berri emanen diegu belaunaldi berriei: nola gertatu zen eta gure hiriarendako zer ekarri zuen –eta ondoren zer ekarri duen-.
ARTISTA PARTE-HARTZAILEAK:

– FERMÍN BALENCIA
– EL DROGAS+ La Vengaza de la Abuela
– LEIHOTIKAN
– LOS DEL RAYO
– ALTXATU
– BALERDI BALERDI
– LA CHULA POTRA
– IRUÑA SOVIET BAND
– SOFOKAOS
– STREETWISE

Pedro Osesek eginen du azala eta kanta gehienak Iruñeko K Estudioetan grabatuko dira. Lanaren mozkinak Sanfermines 78 Gogoan! Elkartearendako izanen dira. Ahal bada, lana 2018ko apirileko lehendabiziko astean karrikaratuko da.