G722punkrocktaldesoilbat
  • 31 Abesti
  • Kaleratze data 25/04/2015
  • Artistak:

Hona hemen LEIHOTIKAN, euskal hardcore melodikoaren aita ponteko eztabaidaezina den, zuzeneko beroa.
Taldeak aurten hogeigarren urteurrena ospatuko du. Hau dela eta, taldeak pasa den Urriaren 11n Tolosako Bonberenea Gaztetxean zuzeneko kontzertua grabatu zuen jarraitzailerik fidelenekin batera.
Zuzeneko perfektuaren adibide: bero eta kementsua. Gorkak, Aitorrek, Titik eta Patxik zapalgailu baten moduan jotzen dute. Gorkaren ahots indartsuak, urteek besterik ematen ez duten trebetasun horrekin, Patxik konposatutako letra garratzak, ironiaz eta denuntziaz beterikoak aletzen ditu, zeinak era ulerkaitz batean ez diren euskal poesia berriko bildumetan ageri.
Kontzertua punka eta perfekzioaren arteko oreka bera da. “Goazen ederra egitera, behin nola egiten den badakigun eta gogotsu gaudelarik” hura da. LEIHOTIKAN, hogei urtez haien jarraitzailerik sutsuenek aupatuak, entzulego handiak aintzat hartzeko txandaren zain dago. Entzulego handi hori, zeinak musikariei jatorrietatik aldentzea leporatzen dien bitartean, gertueneko artistak ez dituen ezagutzen.
Soinu eta irudi hobezinek laguntzen dute bertan bizitako emozioak fideltasun handiz transmititzen.

 

CD hau erosteko egin.. Sartu hemen : http://www.gordiscos.com/?p=44798