PORTADAWEBBAJA

YOGURINHA BOROVA Poliamor

“Bai, Sí, Yes” (GOR 2013), Carbono Catorce (GOR 2011) eta “Missex” (GOR 2015) diskoak kaleratu eta gero, oraingoan YOGURINHA BOROVAk bere maitasunik sakonena azalaratzea erabaki du “POLIAMOR” lanean. Kolaborazioz beteta datorren disko hau oso gai berezia du ardatz eta, nola ez, oso egun berezi batean argitaratua izango da: Otsailaren 14an.

 

Taula gaineko hiperaktibitate musikalak emanaldi eta kolaborazio andana bat egitera eramaten du, zeina gaur egun aurrera ateratzea zaila izaten dena. Hobe dugu berak konpositoreen izenak zerrendatzea, izan ere, zerrenda amaitezina da. Lan hau, beti bezala, Kiko Alcázar handiaren diseinu eta argazkiekin eta Oier Aldekoaren musika aholkuekin aurrera atera izan da.

 

YOGURINHA BOROVAk disko honetan euskaraz zein gaztelaniaz kantatu du, hizkuntza bakoitzaren ezaugarriak nabarmendu dituelarik gai zein erritmoetan. Anitza, koloreduna eta, batez ere, POLIAMORduna.

 

Oraindik zuzenean ematen dituen askotariko emanaldiren bat ikusi ez baduzu, bila ezazu hauetako bat eta ez galdu aukera. Bilboko zenbait lokaletan ohikoa da eta baita Donostin, Iruñean edota Gasteizen ere. Emanaldi ezberdinetan parte hartzera ere animatzen da, LGTB gaia ardatz duen zinema emanaldi batetik, ETBko reality afrikar bateraino.

 

Aurki:  Yogurinha Borovaren POLIAMOR