G689oroimenakerretzen
  • 25 Abesti
  • Kaleratze data 18/06/2018
  • Artistak:

Leihotikanen disko bilduma honek bi atal ditu; alde batetik orain arteko gure lau diskoetako kantu sorta bat aurki dezakezu; abesti hauek gure jarraitzaileek izan dira hautatuak; haien kanta kutunak bozkatuz posta elektronikoaren bidez.
Aldi berean, nolabait hain ezagunak ez diren beste bertsio batzuk ezagutarazteko, 1996ko maketako kantu jakin batzuk ere erantsi ditugu. Beste alde batetik hainbat kolektibok, irratik… argitaratu zituzten disko bildumetako kantak eta baita bitxikeri batzuk ere batu egin ditugu.
Modu batean edo bestean diska honetan parte-hartzaileak izan diren den-denei eskerrak eman nahi dizkiegu eta disko honetaz goza dezazun espero dugu.

Escribe un comentario