G721missex

Bai, Sí, Yes” (GOR 2013) lana kaleratu ostean, YOGURINHA BOROVAk kolaborazioz beteriko disko honi zukua ateratzea erabaki du berau nahasketa disko moduan editatuz. Horretarako YOGURINHAk sare sozialetara jo egin du nahasketa lehiaketa bat antolatzeko, zeina ohiartzun mundiala izan duen REMIX CONTEST web orrialdeari esker.

Nacho Canut, Stigma Lab edota Javier Leónen mailako artisten birmoldaketez gain, diskoa mundu osotik iritsitako lanekin osatzen da, esaterako Mexiko DF, Buenos Aires, Berlin…

Azken emaitza remix disko bat da, “Mundo de plástico” Mauro eta Nacho Canuten eskutik datorren abesti berri batekin, Aitziber Omagogeaskoaren “Amor in rodeos” abestiaren moldaketarekin eta beste 25 remixekin disko diferente eta sutsua osatzen dutenak!

Aurkezten dizuegun diskoak “Missex” du izenburu.