G642lendakaris1

Garratzak, zorrotzak eta ironikoak dira punk talde honek oihukatzen dizkigun kantuen hitzak. Inongo zalantzarik gabe, azken urteotako ezusterik handienetakoa dira punk panoraman. www.lendakaris.com webgunean euren maketa deskargatzeko aukera jarri zutenetik ia hamar mila lagunek eskuratu dute Iruñakoen musika zuzena. Taldea sendotzeko, garai klasikoetako Ultimatum eta Tijuana in Blue taldeetako Potxeta baterijole ohia gehitu zaie. Orain haien lehendabiziko lana aurkezten dizuegu, Lendakaris Muertos, maketa osatzen zuten kantuak eta beste hainbat abesti, hogeita hiru! kantu bildu arte, irmoak guztiak, iheskorrak kasik.

Iruñetik, taldeari buruz honakoa azaltzen digute beraiek:

Kale borrokaren bi beterano eta bi boy scouts ohi 2004ko egun zoriontsu batean Lendakaris Muertos taldea sortzeko bildu ziren. Astebete geroago entseatzera ekin zioten. Nafar zintzoak diren heinean, euren lehendabiziko maketa urte hartako sanferminetan kaleratu zuten. Irabazi-asmorik gabeko elkarte bat bailitzan, maketa hura haien web orrian -wwwlendakaris.com- paratu zuten nahi zuenak musutruk deskarga zezan, CDa neurri gabeko prezioan salduz, bi eurotan alegia.

Di-da batean euren kantuak belaunaldi baten himno bilakatu ziren: “Veteranos de la Kale Borroka”, “El Problema vasco”, “Gafas de Pasta”… euskal asteburu alkoholikoetako leloak bihurtu ziren. Taldeko etekin ekonomikoak menderatzeko barneko guda latzek taldekideok indartzea besterik ez zuten lortu, eta honela, 2004ko amaiera aldera, GOR diskoetxearekin akordioa sinatu zuten euren lehendabiziko diskoa izanen zena plazaratzeko. Hogeita hiru kantu, minutu t’erdikoa bakoitza. Gaur egun, diskoko diru aurrerapenei esker erosi dituzten elkarri atxikitako etxe banatan, laster batean hasiko duten bira prestatzen dihardute.

FITXA TEKNIKOA: Lendakaris Muertos dira:

Aitor “Ibarretxe”: ahotsa, Asier “Aguirre”: gitarra , Txema “Garaikotxotxea”: baxua , Potxeta “Ardanza”: bateria

 

Escribe un comentario