G663katamalo

KATAMALO
Bihotz Bakartien Kluba (bbk) talde literarioak prestatu duen emankizun berria duzu KATAMALO. Bertan, larrabetzuko taldeak ohi duen moduan, poesia eta musika eskutik doaz. Poemak kantu bihurtu eta hausnarrerako bazka eskeintzera dator berriz ere bihotz bakartien kluba. Katamaloa esaten diogu euskaldunok gure aurpegia beste bat bihurtzeko erabiltzen dugunari. Ez garena azaldu beharraz, itxurakeriaz, hipokresiaz, sakon maitatzeko beldurraz, zoriontsuak izan ezinaz, lotsaz, harrokeriaz, benetan garena onartu nahi ezaz idatzi ditugu poemak eta kantuak. Barre egingo diogu geure buruari eta urkoarenari, tristetu egingo gara ispiluaren aurrean eta harro bezain pozarren biluztuko gara. Ostontzea agertzeko era bat baino ez delakoan.
Eskuartean duzun disko txiki honetan, Katamalo ikuskizunean entzun daitezkeen kantu esanguratsuenak dituzu, estudioan behar bezala grabatuak. Izan ere, ikuskizun honen abiapuntua literarioa izanagatik –diskoarekin batera, izenburu bereko poema liburua kaleratuko du Gotzon Barandiaranek-, kantuek hitzen pareko garrantzia hartu zutela ikusi eta grabatzea merezi zuela ikusi zuten egileek. EP hauxe duzu emaitza.

Bihotz Bakartien Klubeko eskenatokia hitza eta musiak maite dituen ororen aterpe izan da beti; gure kluba bihotz askoren min eta pozen bazkideez osatzen baita. Oraingo honetan Gorka Urbizu (Berri Txarrak), Nerea Urbizu (Itzalak) eta Jon Piris (Ruper Ordorika) gehitu zaizkigu Aintzina, Alex eta Mugarri, kantu akustiko sorta ederra lotuz, betiere Barandiaranen poemetan oinarrituta. Esku bakarreko gure pianojoleak sarritan esaten duenezpoema guztiek dute beren musika, baina asko lotsatiak izaten dira eta horiei lagundu egin behar zaie kantuan hasiko badira.

atamaloren grabaketan aritu direnak:

-Alex Arregi: gitarra eta ahotsa
-Aintzina Lekue: biolina
-Gorka Mugarza: akordeoia
-Jon Piris: kontrabaxua
-Gorka Urbizu: gitarra eta ahotsa
-Nerea Urbizu: pianoa, ahotsa eta kajoia.
– Itxaso Etxebeste: Baxua zuzenekoetan
-Gotzon Barandiaran: Poemen irakurketa.

Grabaketa: -Erason (Nafarroa), ‘Mattikonezaharra’ etxean, Karlos Osinaga ‘Txap’ teknikari zela.

Diseinua: Aritz Albaizar