G74125-URTE

2016 . urtean GOR zigiluaren sorreraren 25. urteurrena ospatuko dugu.

25 abesti euskaraz eta beste 25 gazteleraz. 1991. urtetik 2015. urtera arteko abestiek osatuko dute bilduma, abesti bat urteko.

Kasu batzuetan, oso ezagunak, besteetan ez hainbeste, denbora tarte honetan bizitako intentsitatea ezagutzera emateko. Abesti hauen artean, gaur egun euskal Herriko eta estatuko rockaren gailurrean dauden talde andana baten hasierako abestiak topatuko ditugu.

Zaila izan da abestien zerrenda egitea, zenbait talde kanpo geratu dira, ezinezkoa izan baita guztiak sartzea.

Ia 250 lan izan dira kaleratu izan ditugunak, zeinetan beti pasioz, tarte handia eskainiz eta maitasunez murgildu garen. Eskerrik beroenak 25 urte hauetan GORretik pasa izan diren pertsona eta talde guztiei.