gggrrroocanrrolll

 

LOS DEL RAYO GOR diskoetxean orain dela 23 urte grabatu genuen lehendabiziko taldea izan zen. Taldearekin eta produktore moduan aritu zen Drogasekin batera Bordele ondoan dagoen Le Chalet-era joan ginen guztiak “Miedo al Miedo” diskoa grabatzera. Orduz geroztik ezinezkoa da Altsasukoei lotzen gaituen kate afektiborik ez izatea.

Patxi, orduko abeslaria, urrun, oso urrun joan zen bizitzera eta taldea desegin zen. Urteak joan, urteak etorri eta orain dela bi urte arte ez genuen haiengandik berririk jaso, Juan Carlos, Patxiren lehengusua agertu zen arte. Ordezko abeslari moduan Leo, Peio eta Alonso berriz katigatzeko gai izan zen eta taldearen izena eta izpiritua berreskuratzeko.

Berriz ere El Drogasekin elkartu ziren eta “Dame tu amor” abestian kantarazi zioten. Berriz ere “Preso en tus besos” edo “El Rey de la Autopista” abestiak bezainbeste maite ditugunak eskenatokiaren gainera eraman zituzten. Eta desagertu zirenetik egun bakar bat pasa izan ez balitz bezala, kantuok berriz ere hartu zituzten orduan utzi izan zituzten bezala. Hauxe da “En dosis chiquitas” sei abestiz ostatuko Mini Cd honetan aurkituko duzuna. Gutxinaka joatea nahiago dute. Hala ere, 1991n GORrekoei horrenbeste gustatu zitzaizkigun saltsa eta rockero gogor eta aldi berean sentikorren izpiritu bera aurkituko dituzu Cdan.

Escribe un comentario