g668GAUAREKIN
  • 14 Abesti
  • Kaleratze data 22/02/2018
  • Artistak:

Utikan eta Hamaika bide taldeetan ibili eta gero, 2004ko udaran eman zioten hasiera Iker eta Haritz Lauroba anaiek LAUROBA proiektuari Intxaurrondoko gaztetxean. Hortik gutxira Alain Urkola batu zitzaien, eta 2005eko neguan kaleratu zuten 9 abestiz osaturiko maketa. 2006an Donostiako Pop-Rock leihaketa irabazi, eta horri esker lau kantuz osaturiko maxia kaleratu zuten 2007ko martxoan. Taldea Borja Fernandez (denok ados, tonopunk, mal de muchos) baxujolearekin sendotu eta gero, jo eta fuego ibili dira kontzertuak eskeintzen eta taula gainean dana ematen.
Eta honela, musikagintzarako garai zail hauetan, baina taldearen momenturik onenean, iritsi zaie lehen iraupen luzeko diskoa plazaratzeko momentua. 2008ko otsailean, Tolosako Bonberenean sartu eta Karlos “Txap” Osinagarekin grabatu dute beraien lanik borobilena, “Gauari, gauarekin”, hamalau abestiz osaturikoa. Bertan denetariko gaiak jorratzen dituzte, baino gauak berarekin dakartzanak batez ere: maitasuna, sexua… . Estiloa? LAUROBA %100 diskoa jar ezazu eta ezingo duzu kendu.