G676egunarekin
  • 13 Abesti
  • Kaleratze data 20/08/2018
  • Artistak:

…Egunarekin iritsi da Laurobaren diska berria. Aurrekoan gaueko istorioak kontatzen bazizkiguten, diska berri honetan bi aukera daude, edo formaldu egin dira , eta lo sakon batek dakarren deskantsu eta freskotasunaren ondorio dira abesti hauek, edo berriz ere gaua luzatu egin zaie, eta egunak harrapatu bitarteko ordu horiek, disko bat osatzeko haina ideia eta bizipen eman dizkiete. Edozein aukera izanda ere, 13 abesti fresko eta zuzenez osatuta dago Lorentzo Recordsen grabatutako talde Donostiarraren lan berri hau. Aurreko diskaren ildo beretik datoz jorratutako gaiak, maitasuna (Egunarekin, Muxu batekin, Beldurrik gabe…) eta umorea ( Nire bizilaguna, Gu, Eskerrak irten nintzen…) ez dira falta bigarren lan honetan ere.
Kolaborazio batzuk izan dituzte lan honetan ere bai. Alde batetik Organiks taldeko Fredi Pelaezek maisuki grabatu ditu hammond, rhodes eta sintetizadoreak bere Beasaingo Pottoko estudioan. Kerobiako Xabi Bandinik ahotsa grabatu du “Mugak Itxita” abestian, Shakirekin batera, eta Laida eta June iturriak ere ahotsa grabatu dute “eskerrak irten nintzen” abestian ( “Ez nintzen irten behar” aurreko diskako kantaren jarraipena).

Escribe un comentario