thesparteens2

Dena arkatz eta paper txuri batez hasi zen, edozein abesti on bat bezala. Baina kasu
honetan guzti horrek ez zuen pentagrama batean nota urduriak idazteko balio; baizik
eta pertsonaia, dekoratu eta egoera batzuk marrazteko; hauda, storyboard bat
marrazteko. Honela sortu zen garraxi-askatzaile-bihurtutako frustrazioaren himnoa den «Bi doberman beltz» izeneko
pieza hau. Esana beharra dago audiobisual ekoizpenetan bere lehen pausuak eman zituela Maribelek, The
Sparteens taldeko abeslaria, «Digging The Grave» edo «Eustakioren bertso batzuk» bezalako scopitone
bikainekin ; eta horren ondotik kanta honi amaieratik hasita bizia ematea erabaki zuela;
hau da, bere espresio bisualetik hasita.

Diska honekin beren garaiko ohitura editorialei segida eman zioten, hala nola, single-aren formatoa
defendatuz. Azken fi nean freskotasun eta berehalakotasunaren formatoa. Hala ere, The
Sparteens taldekoek ezin izan zuten ganbaran, trastoen artean, berreskuratutako garaiko altxor
bina gehitzearen tentazioari uko egin.

Alde batetik «Bagare» abestia aurkitzen dugu, Araban Euskaraz 62ko kanpainarako eskatu egin zitzaien
konposizioa. Eta beste aldetik «Eustakioren bertso batzuk» a capella modura egindako doo-woop kantua; ondoko hau askoz tonu irmagoan eginikoa,
erakusteko, nunbait, The Sparteens taldeko kideek gai larri eta konplexuengan
ardura bazutela, hainbat arrazoiengatik munduan zehar babesgabeko haurrak hiltzen ziren bitartean.
Eta horrela, bat-batean , taldeko «datorren single» hori nolabaiteko «maxi»
adjektivo ederra irabazi zuen bere alboan, «Maxi single-a» bilakatuz.