G630gorakada8

Urtero GOR zigiluak kaleratu ohi duen bilduma lanaren 8. alea jada, etenik gabe 1997tik atera izan dena. Aurrerapen singleak, kantu esklusiboak, bitxikeriak eta CD-Rom euskarrian datozen bideoklipak jasotzen ditu, prezio merke-merkean. Oraingo honek taldeon kantu bana dakar: Brigada Criminal, Látex, Stupenda Jones, 4 Itzal, Doctor Deseo, Kerobia, Kana eta Skabeche Riber Band (audioari dagokionez) / + Su Ta Gar, Lor eta Tijuana In Blue (bideoklipak). 2004

 

Aurtengo Gorakadaren zortzigarren ale honek rock and roll eta punk musikaren erraietarako bidea erakusten digu, eskenako zenbait talde berriri ateak irekitzen dizkion bitartean. Talde gazteei aukera berriak eskaintzea egunetik egunera zailagoa den garaiotan, Aurtengo Gorakada proposamen berriak entzuteko parada aparta bihurtu ohi da. Honako edizio honek 2004 urte honetan diskoa kaleratu(ko) duten taldeen kantuak jasotzen ditu:

1-BRIGADA CRIMINAL: Prest al hago? // Bilduma lana irekitzeko kantu aproposa, Lazkaoko talde honek punk-rocka maisuki eta beharrezko egonezin puntu horrekin egiten iaioa dela erakusten du abesti bakoitzean. Honako hau OSTI BI split diskotik erauzia da.

2-LÁTEX: Enfermo // Enfermo Gasteizko taldearen kanturik sonatuenetakoa da, “No hay raza peligrosa” diskotik aterea. Punk musika oldarkorra inongo gozogarririk gabe.

3-STUPENDA JONES: No quiero ser como tú // Olaztiarren punk rock hereserki bikaina, OSTI BI diskoan aurki dezakezuna. Kantu hau erderaz badago ere, eskuarki euskaraz abestu ohi du laukote honek.

4-4 ITZAL: Lagundu // Pasa den urte bukaeran “Sartu” diskoa kaleratu zuten Gipuzkoako rockzaleok. Unai Iturriagaren hitzak rock kitarreroaz jantzi ditu 4 Itzalek.

5-KEROBIA: Zenbait gela betetzeko, zorionaz, zuretzako // Punkaren eremutik zeharo aldenduz, Kerobia talde berriak harribitxi melodiko hau eskeintzen digu, urrian kaleratuko duten lehendabiziko Cdaren aurre-grabaketaren zati bat argitara emanez. Iruñeako talde honek erritmo lasaiko rocka jorratzen du, melodia eta armoniekin sare sendoa josiz. Euskadi Gazteako azken maketa leihaketaren irabazleok uda ostean grabatuko dute estreinako lan luzea.

6-KANA: Plantation // Reggae kantu mundial honek milaka ale saldu zituen frantziar estatuan, Kana taldea multinazional batera jauzi egiteraino. Dakar-ko Xippi estudioetan grabatua (Senegal), beharrezko eguzkia falta ez zitzaiela.

7-SKABECHE RIBER BAND: If You See // Doinu jamaikarrekin jarraituz, zaragozako taldearen rock-steady txukuna dakarkizugu. Bertako hainbat taldek “Gancho Sonoro Social Club” diskoa grabatu zuten, Kuban grabaketa estudio bat sustatzeko asmoz. Bertatik erauzia da honako kantu hau.