G666gorakada10

Aurtengo Gorakada bere 10. entregara iritsi da GORek 10 urtetan zehar eskenaraturiko taldeen erakusleihoa izan denaren zikloa itxiz.
10. edizioan 2007/2008 denboraldian GORen produkzioaren indikatibo diren zortzi abesti bildu ditugu.

1.”Betazalak erauztean” BIHOTZ BAKARTIEN KLUBA taldearen “Katamalo” diskotik aukeratu dugun abestia da. Taldeak Gotzon Barandiaranen poemei musika jarri die, Gorka “Berri” Urbizuk ahotsa jarri duelarik.

2. “Mezu bat zuretzako” KEROBIA taldeak atera berri duen trilogiaren lehen entregan, “Materia organikoa eta gainerakoak” delakoan, agertzen den abestia da. Diskoak taldeak eman duen pausu handiaren adierazle da, taldea euskal rock berriaren lehenengo postuetan kokatzera eraman duelarik.

3. “Ez nintzen irten behar” LAUROBA talde donostiarraren lehenengo kanta da. Pop-rock kutsuko maisu-lan txikiak konposatzeko duten erraztasunak euskal rockaren promesik finkoenak izatera eraman ditu. Karlos Osinagak grabatu duen diskoa Irailean izanen da salgai.

4. “Tormenta de gel” 121 dB talde valentziarraren lehenengo Cdtik, “Equilàter”, atera dugun abestia da. Nahiz eta batzuei arraroa irudi dakiekeen, GORek Cd hau 2007. urte amaieran produzitu zuen, beronen kalitate eta interesarengatik. Taldearen estiloa posthardcoretzat hartu izan da.

5. “Zure Kolorea” EZINEAN taldearen bigarren diskoaren lehenengo singlea da. Geroz eta gehiago diren euskal hardcore melodikoaren jarraitzaileen artean utzitako zapore goxoaren ostean, 2008ko Maiatzean “Zuretzat” diskoa argitaratuko dute, azpeitiarren bigarren diskoa.

6.“Crédito hipotecario (No future)” aurtengo nobedadea da. SKALARIAKen errautsetatik VENDETTA jaio da, SKALARIAKeko gitarra eta baxua izandako Javiero eta Luisillo gidari dituen taldea. Entzutea besterik ez duzu sustraiak berak direla ulertzeko, nahiz eta fruitua VENDETTAk hurrengo udazkenean lehen diskoa kaleratu arte ezin izango dugun ezagutu.

7. “Hau dena aldatzera doa” oihartzuna izan duen aurtengo bestelako estrainaldi dugu. Zalantzarik gabe, HESIAN denboraldiko errebelazioa da. Maketa bat besterik ez izanik, Euskal Herriko zirkuituan barna eskenatoki gehien zapaldu dituen taldea izatera iritsi da. Taldearen jarraitzaileen kopurua egunero hazten da eta bere lehenengo diskoa udan grabatuko da eta udazkenean izanen da salgai.

8. “Heroes de la clase obrera” LENDAKARIS MUERTOS taldearen hirugarren cdak, “Vine, vi y me vendi” izenekoak, dituen himno sutsuetako bat da. Diskoa pasa den Otsailean kaleratu zen eta Iruñekoen prestigioa estatuko punk eszenan bermatzeko balio izan du.