amaritxiki

YOGURINHA BOROVAk pasa den Otsailaren 14an aurkeztu zuen “Poliamor” lana. Arrakasta andana batekin, bere dance estiloak penintsulako zenbait tokitara eraman du: Madrilera, Kataluniara, Toledora, Palenciara e.a.

Orain aurkezten duen “Amari” diskoak bere diskografian zehar agertzen diren euskarazko abesti guztiak biltzen ditu, hauen artean aurtengo abesti arrakastatua azpimarratzen dugularik: “Eraso sexistarik ez”. Abesti hau izan dute oinarri aurten antolatu diren zenbait flash-mob, video klip eta bestelako aktibitate kolektibo zenbaitek. Lan honetatik 250 ale besterik ez ditugu aterako Durangoko Azokarako, zenbaturik, bere jarraitzaileentzako eta bildumazaleentzako.

 

amaritxiki